Enero 2008: Matematikaren Giza Aurpegia (Euskara) - Pitágoras (ca. 585-500 a.C) |
Martes 01 de Enero de 2008 |
Página 5 de 35
PITÁGORAS (c.a. 585 - 500 K.a.) Pitagoras da matematikaririk ezagunena, pertsonaia oso ospetsua eta ideien historian zoragarria. Filosofoa, matematikaria, jakintsua, ikertzailea, naturalista, abenturazalea, mistikoa, teologoa, profeta, baina batez ere maisua. Demostrazioaren bitartez, Grezian Matematika arrazionalaren jatorriaren aitzindari nagusia izateaz gain, Pitagoras, denboran zehar, pentsamendua forjatu izan dituen elementu kulturalen bultzatzailea izan zen. Bizitzaren zentzua eta izatearen zio nagusia ezagupenerako grina zen komunitate baten errektore bezala, Pitagorasek Zientzia, Filosofia, Matematika, Musika eta Kosmologia harmonikoki lotzen zituen jarduera intelektuala deskribatzeko Filosofia («jakintzari maitasuna») eta Matematika berbak («jakiten dena, ikasten da») txanpondu zituen. «Gauza guztien esentzia zenbakia da» esaldi pitagorikoa Galileoren «natura karaktere matematikoekin idatzita dago» perpausaren aurrekaria eta oraingo digitalizazio informatikoaren oinarri filosofiko-aritmetikoa da. Pitagorasi, era enpirikoan, Musikaren aritmetikaren oinarria eta jatorrizko kosmologia ez geozentrikoa bururatu zitzaion. Zenbakien lehenengo sailkapena egin zuen eta zenbaki perfektuak, lagunak eta poligonalak ikasi zituen. Geometrian triangelu, poligono, poliedro, zuzen paralelo, zirkulu, esfera, zirkulu-sektore, eta abarrei buruzko teorema elemental asko berarenak ei dira. Teorema horiek Euklidesen Elementuak liburuan aurki ditzakegu. Baina, dudarik gabe, ospetsuena Pitagorasen Teorema izenekoa da, eskolan ikasitako gehien gogoratzen dugun erlazio matematikoa; garrantzitsuena, erabilgarriena eta ezagunena; erlazio metriko askoren iturria, izen eta froga gehien jaso duena, balio praktiko, teoriko eta didaktikoena daukana. Zenbakiaren filosofo bezala, Pitagorasek Matematikan mirari grekoa egin zuen, Matematika eta Filosofiaren sustraiak sortu zituen eta, jakintza eta ezagueraren aitzindari bezala, pentsamendu arrazionalaren hasierari eman zion. -------------------------------------- Pitagorasen Teoremaren froga bat. |
© Real Sociedad Matemática Española. Aviso legal. Desarrollo web |