Enero 2008: Matematikaren Giza Aurpegia (Euskara) - Julio Rey Pastor (1888-1962) |
Martes 01 de Enero de 2008 | |||
Página 31 de 35
JULIO REY PASTOR (1888 - 1962) Logroñon jaio eta Buenos Airesen hil zen Rey Pastor. Akademia militarrera sartzea ez zuen lortu eta Zientzia Zehatzak ikasi zituen Zaragozan. Madrilen Geometria Proiektiboari buruzko doktoretza-tesia egin eta idazkaria izan zen Espainiar Batzorde Matematikoaren sormenean (1911) hartu zuen esku. Analisi Matematiko katedraduna izan zen Oviedon (1911) eta Madrilen (1913) eta bere prestakuntzari ekin zion Alemanian. Espainiar ikerketarik onenaren sorburua izan zen Laborategi eta Mintegi Matematikoa sortu zuen 1915ean. Espainiar Kultur Instituzioak Buenos Airesera joateko gonbitea luzatu zion eta arrakasta izugarria izan zuen Rey Pastoren irakasbideak. Handik alde egin zuenean, Espainiar Batzorde Matematikaren Aldizkaria desagertu zen eta, itzuli zenean, Hispano-Amerikar Aldizkaria sortu zuen. Hainbat bidaiaren ostean, Argentinan kokatu eta haren matematika modernizatzera lagundu zuen. Geroago Madril eta Buenos Airesen artean banatu zituen bere lanak, 1936tik 1947ra bitartean ezik. Tarte horretan Espainiatik erbesteratu ziren hainbat matematikariri lagundu zien Argentinan kokatzera. Geometria eta geroago Analisiaren ikerketari ekin zien, bere lan zientifikoa hainbat alorretara zabaldu bazen ere. Guztira Matematika, Fisika Matematikoa, Zientziaren Filosofia eta Historia eta Hezkuntza Matematikoari buruzko 80 liburu eta 300 artikulu baino gehiago argitaratu zituen. Hala eta guztiz ere, bere ikasgai eta konferentzien kalitateak bere lan idatziaren garrantzia gainditu zuen. Bai Espainian, bai Argentinan, bai zenbait latinoamerikar herritan aitzindari, eskola sortu zuen. Hala ere, bere maisu lanak bere lan idatziari oztopa ziezaiokeen (matematika espainiarrak bakarlari birtuoso batena baino orkestra zuzendari baten behar handiagoa zuen). Zientzia eta Hizkuntzaren akademikoa, Espainiar Batzorde Matematikoaren presidentea, Jorge Juan Institutuaren zuzendaria (CSIC), ... XX. mendearen lehen zatiaren Espainiako matematikaririk onena dugu Rey Pastor. Espainiako atzerapenarekin kritikoa zein suminkorra, eskuzabala zen (Batzorde Matematikoa eta haren Aldizkariaren gastuak ordaindu zituen) eta baita bere ikasleekin ere. Espainieraz egin zen matematika guztiaren aurrerakuntza lortu zuen eta Espainiaren berpizkundearen egileetako bat izan zen. -------------------------------------- Bere manual unibertsitarioak goi mailako matematikako irakaskuntzan benetako berriztapen bat suposatu zuen. Hemen oihartzunik handiena izan duten hirurak erakusten dira. |
© Real Sociedad Matemática Española. Aviso legal. Desarrollo web |