Novedades editoriales |
Eventos |
Noticias |
Sugerencias |
Concursos Literarios RSME-ANAYA |
Exposiciones de la RSME |
Enlaces de interés |
Agradecimientos |
Quiénes somos |
Archivos |
Euskara: Narrazio Lehiaketa |
ESKOLARTEKO NARRAZIOEN RSME-ANAYA 2009 LEHIAKETA
Lehiaketaren helburua matematika gazteen artean ezagutaraztea da, zientzia honekiko, bere historia eta protagonistekiko haien interesa sortuz. Era berean, gazteen artean, alegia gizartean, matematikak giza historiaren eta kulturaren zati direla zabaldu nahi da. Lehiaketan parte hartu nahi duenak fikzioko ipuin bat idatziko du, matematika-emaitza batean, zientziarekin zerikusia duen pertsonaia batengan, matematikak loratzen diren egoera batean oinarrituta… Gai hauetako bat erakutsi nahi da, ipuinaren egilearen begirada kritiko eta irudimenezkoaren bidez. SARIAK Bi lehen Sari ezartzen dira, 500 eurotakoak, bi bigarren Sari ezartzen dira, 250 eurotakoak eta bost Akzesit, bana 10 liburuko lotekoa. LEHIAKIDEAK 2009ko abenduaren 31an 12 urte baino gehiago eta 18 baino gutxiago duten gazteek parte har dezakete. LANEN EZAUGARRIAK Ipuina orijinala izango da eta argitaratu gabea, ezein literatur lehiaketetan aurrez saritu gabea, ezta ezingo da lana aurkeztu beste edozein lehiaketara hau martxan dagoen bitartea. Lanak, aukeran, DIN A4 formatuko orrietan aurkeztuko dira, alde batetik soilik idatziak. Idazlanaren luzera ez da bost orrialde baino gehiagokoa izango, lerro arteko tartea bikoitza izanik. Lehiakide bakoitzak ipuin bakarra aurkez dezake. Ipuinak Estatutako edozein hizkuntza ofizialetan idatziak izan daitezke. AURKEZTEKO EPEAK eta LEHIAKETAREN EBAZPENA Lanak honako helbide honetara igorriko dira
2009ko abenduaren 31a baino lehen. Ez da egilearen izenik idatziko ipuinean. Aparteko gutunazal itxi bat atxikituko da, kanpoaldean, ipuinaren titulua eta landu den matematika gaia. Barrualdean, ipuinaren titulua, egilearen izen-abizenak, helbidea, jaiotze-data, e-mail eta telefonoa idatziko dira. 2010 urtarrilaren 10ean, jasotako lanen zerrenda argitaratuko da, eta 10 eguneko epea irekiko da, azaltzen ez direnak, komenigarri ikusten duten erreklamazioa egiteko Irabazle suertatuz gero, idazleak sari banaketarako antolatzen diren ekintzeta gonbidatuak izango dira. EPAIMAHAIA Espainiako Matematika Errege Elkarteak berak espezialitate askotako irakaslez eta arituez osatutako epaimahaia izendatuko du eta haren ebazpena apelaezina izango da. Oinarriotan ikusita ez dauden gorabehera guztiak epaimahaiak erabakiko ditu. Inolaz ere lehiaketa irabazleerik gabe gera daiteke. Lehiaketaren ebazpena 2010ko apirilaren 15 baino lehen egingo da publiko DivulgaMAT (www.divulgamat.net) eta EMEE (www.rsme.es) atarietan. Aurkeztutako originalek ez dira itzuliko, bai gorde edo desegin daitezkeela jakinaraziz. ARGITALPENA eta ARGIRATZEA Espainiako Matematika Errege Elkarteak, beharra ikusiko balu, lehengo sarien eta akzesit-en argiratze-eskubidea gordetzen da, baita, epaimahaiak erabakitzen dituen lehiaketara aurkeztu diren narrazioen argitaratzearena ere. Aipatutako argitaratzea Grupo Anaya, S. A.-rengandik bakarrik egin ahal izango da liburu itxuran edozein formatuan, eta talde honen edozein bildumatan, edozein hizkuntzetan ( bereziki Espainian ofizialak direnetan), hizkuntza bakarrean edota gehiagotan, nahi diren itzulpen guztiak egin ahal izango direlarik. Hizkuntza bakoitzeko argitalpen bana egin ahal izango da, baina hizkuntza desberdinetan egindako argitalpenak ere onartuko dira. Testuen itzulpenei dagokienean, askatasun osoa eskeiniko da, eta era berean argitaratu ahal izango dira hizkuntza originalean eta itzuli beste hizkuntzetara argitalpen bakoitzetik 20.000 ale arte, behar diren berrinprimatzeak egin ahal izanik aurretik aipatutako ale kopurua kontutan harturik, merkaturatze, sustapen, saltze eta argitalpen askatasun osoa izanik, eta mundu osoan, 10 urteko epearekin epaimahaiaren epaitzaren jakinarazpenaren azken egunetik hasita. Grupo Anaya, S.A.kontratu honi baimendutako edozein esplotazio-modalitatean argitalpenaren argitaratzeari eta sustapenari dagozkion xedeetarako, narrazioaren egileen izena eta irudiak erabili ahal izango dira, bai eta argitalpen-lanaren garapenean beharrezkoak diren narrazioen eta egileen datuak ere. Narrazioen egileek, emandako lanen erabilera baketsua bermatzen dute, baita hirugarren pertsonen eskubideen aurka ez dutela egiten ere. Argitaratutako narrazioen egileei argitaratzearen 3 ale bidaliko zaizkio. Oinarri hauen betetzerako eta garapenerako beharrezkoak diren jabetza intelektuala eta industriala eskubide guztiak emanak bezala ulertzen dira Argitaratze honen esplotaziaoan lortutako ondasunak hurrengo lehiaketaren antolaketarako eta sarietako erabiliko dira. OINARRIEN ONARPENA Lahiaketan parte hartzeak oinarri hauen baldintza guztiak onartzen direla suposatzen du, argitalpena eta argitaratze barne, baita epaimahaiaren erabakia eta epaitza ere, eta guzti hauek betekizun beharrik gabe. IZAERA PERTSONALEKO DATUAK Era boluntarioan lehiaketara bidalitako izaera pertsonala duten datuak era konfidentzialean hurrengo hauen fitxategi autamatizatuetan erabili ahal izango dira: - Espainiako Matematika Errege Elkarteko, 28040 Madrilgo, Konplutense etorbidea, z/g, Unibertsitate Konplutenseko, Matematikako Fakultatea, 525 bulegoa, helbidea duena, - GRUPO Anaya S.A.,(elkarte unipertsonala) 28027 Madrilgo Juan igancio Luca de Tena, 15 helbidea duena, era konfidentzialean, beti ere lehiaketan azaldutako parte hartze, kontrol, garapen eta jarraipen baldintza guztiak betetzeko xedearekin soilik, eta inoiz ez beste helburu batekin. Ez zaizkie hirugarren pertsonei jakinaraziko, eta Izaera Pertsonaleko Datuen Babesean, abenduaren 13ko 15/1999 legeak, adierazten duen obligazioa eta segurtasun neurriak izaera pertsonala duten datuengan oinarrituko da, bai eta, ekainaren 11ko 994/1999 Errege-Dekretuak onartutako bere Arautegia ere, Gizarte-Informazioaren eta Komertzio Elektronikoaren Zerbitzuaren (LSSI) 34/2002 Legean zehaztutako edukien betetzea ere. Eskuratze, zuzenketa, oposizio eta baliogabetze eskubideak, 15/1999 Legean eta bere Arautegian azaldutakoarekin bat egin ahal izango dira posta ziurtatu bidez eta N.A.-ren kopia bat gehituz. Honez gain, adin txikikoen kasuan, gurasoen edo tutorearen N.A.-aren kopia aurretik azaldutako helbideetara igorri beharko dira. ARGIBIDEAK Gainerako edozein argibide nahi izanez gero, honako hau da harremana Esta dirección electrónica esta protegida contra spambots. Es necesario activar Javascript para visualizarla . Interneteko orria: www.divulgamat.net |
© Real Sociedad Matemática Española. Aviso legal. Desarrollo web |